Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/14

Gasteizko EAJren Udal Taldearen ustez zeharo lotsagarria da PPk telealarmaren doakotasuna hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzea

Gasteizko Euzko Alderdi Jeltzalearen udal Taldeak salatu duenez, PPren asmoa erabat elektoralista da telealarmaren doakotasunari buruzko iragarkia egin duenean; izan ere, PPk gutuna bidali die telealarma erabiltzen duten 80 urtetik gorako pertsona nagusiei, eragingailu hori doakoa izango dutela iragarriz.

rss Ezagutzera eman
Gizarte Gaietarako zinegotziak arestion aipatu den zerbitzuaren 700 bat erabiltzaileri gutuna bidali die, telealarma hori erabiltzeagatik ez dutela ezertxo ere ordaindu beharko adierazten duena. “Gobernu taldeak azaldu ez duena da zerbitzu hori doakoa dela urte hasieratik, hala erabaki baitzen zerga ordenantzaei buruzko eztabaidan. Erabaki hori orain jakinarazi izanaren arrazoia ondokoa besterik ez da: elektoralismo hutsa. Gure ustez, zeharo lotsagarria da adineko pertsonen beharrizanak botoak eskuratze aldera erabiltzea”, adierazi du Euzko Alderdi Jeltzaleak Gizarte Gaietarako arloan duen bozeramaile Beatriz Artolazabalek.