Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/20

Bide publikoetako sute ahoek mantentze lanik gabe bost urte baino gehiago daramatzatela salatu du Gasteizko EAJren udal taldeak

Bide publikoan suhiltzaileentzako dauden 800 sute aho utzita daudela salatu du Gasteizko Udalaren EAJ PNVren udal taldeak, orain dela bost urte baino gehiagoz ez baita horietan inolako mantzentze lanik egin.

rss Ezagutzera eman
AMVISA sozietate publikoak lan horiek bere gain hartzeko aukera mahaigaineratu denean atera da argitara egoera hori. Lan horiek orain arte Hirigintza Sailak gauzatu ditu. “Suhiltzaileen Prebentzio Zerbitzuak suteetako ur hargune guztien beharrezko berrikusketa egin du, eta Bide Publikoen Zerbitzuari hainbat gorabeheren berri eman dio, hasi ixteko giltza estalietatik eta apurtutako ur irteeretaraino”, azaldu du Vale Tena zinegotzi jeltzaleak.

EAJren taldeak suteetako ur harguneen gaur egungo egoeraren inguruan txosten sakona eta premiazkoa egiteko eskatu du. Tenaren hitzetan, “ez dugu nahi ezer larririk gertatu behar izatea mantentze lan egokiak egiteko beharraz ohartzeko”.