Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/23

Gasteizko Udal taldeak Abetxukon dauden tasatutako 71 aparkalekuen salmentarekin espekulatzea eragozteko eskatu dio

EAJren Gasteizko udal taldeak Abetxukon, La Ribera eta El Cristo kaleen artean duela lau urte eraikitzen hasi ziren tasatutako preziopeko 71 aparkalekuekin espekulatzeko inolako aukerarik ez uzteko eskatu dio gobernu taldeari.

rss Ezagutzera eman
Plaza hauek 2002ko apirilean garaje eta trastelekudun 99 etxebizitza eraikitzeko onetsi zen hirigintzako itunean sartzen dira. Pisuak tasatutako prezioan saltzerik izateko, Udalak solairu artekoa eraikitzeko baimena eman zuen, 71 aparkaleku egiteko, bakoitza 12.024 eurotan gehienez saltzeko. Sustatzaileak, ordea, garaje horiek erosi gura dituztenei oraingoz saltzeko asmorik ez daukala esan die.

“Abetxukon jende askok erosi nahi ditu garaje horiek. Aparkaleku horiek duela urte batzuk salduta egoteko besteko eskaria dago baina, harrigarriki, hutsik daude eraiki zirenetik. Sustatzaileak aparkaleku horiekin negozioa egiteko asmotan dagoelako susmoa daukagu, 12.000 eurotan saldu beharrean, beste formula batzuk baliatuz” ohartarazi du Mikel Martinez eledun jeltzaleak.