Prentsa Aretoa
2007/03/30
Gasteizko EAJren Udal Taldeak omenaldia egin die duela 70 urte Azazetan fusilatu zituzten 16 pertsonei
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak lore eskaintza egin die Azazetako fusilamenduetako 16 biktimei, krimen horren 70. urteurrena betetzen baita aurten. El Salvadorreko kanposantuan, gertakari horiek gogora ekartzen dituen panteoiaren ondoan, Mikel Martínez bozeramaile abertzaleak adierazi du “beharrezkoa dela hilketa haiekin hasi eta berrogei urte beranduago, 1976ko martxoaren 3ko gertaerekin, amaitu zen aldiko biktima guztiak gogora ekartzea”.
“Kontua ez da zauriak berriro zabaltzea, batzuek dioten bezala; beharrezkoa da, ordea, horiek ixtea. Ezin ditugu haiek ahaztu. Zilegi da lau hamarkadatan diktadura jasan behar izan zuten eta, orain, soil-soilik demokrazia babesteagatik fusilatutako hamasei preso politikok ordezkatuta dauden guztiei omenaldia egitea”.
Mikel Martínezek hitzeman du, datorren legegintzaldian EAJri badagokio gobernatzea, monumentua jarriko duela diktaduraren biktima guztien omenez. Bozeramaile abertzalearen ustez, “arrazoi nahikoak daude Gasteizko kaleetan lekukotza iraunkorra uzteko, gogoan izan ditzagun hainbat urtez hilobi duinik izan ez zuten pertsonen aurka egindako krimenak, erbestean edo espetxean egon behar izan zuten pertsonak eta hainbat urtez isilpean gorde ziren egoera ugari”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09