Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/12

Gerenabarrena: “Alderdien Legea asmakuntza politikoa da”

EAJren Araba Buru Batzarraren presidenteak, Iñaki Gerenabarrenak, Punto Radioko Protagonistas Vitoria saioan azaldu duenez, Alderdien Legea “asmakuntza politikoa” da. “Estatuan ez dago kalitate demokratikorik; izan ere, legea ez zen justizia edota bidegabekeria egoera bati mesede egiteko artikulatu, jende talde baten kontra unean uneko egoeraren arabera jaurtitzeko arma politiko gisa ez bada. Ez ezker abertzalearen kontra bakarrik, baita nazionalismoaren kontra ere, oro har”, azaldu du.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrena: “Alderdien Legea asmakuntza politikoa da”

ARGAZKIA JAITSI

“Oso zaila egiten zait ETAk epe laburrera zer egingo duen ulertzea”, adierazi du Gerenabarrenak bake prozesuaren egoera delikatuari erreferentzia eginez. “Optimismo mezua bidali nahi dut: ETAren biolentzia zikloa estrukturalki amaitzeko zorian dago... Ez dakit epe laburrera zer azken ekintza egingo dituen, edota zer gertatuko den. Baina epe ertainera ETAren indarkeria desagertu egingo da euskal panorama politikotik”, esan du.

AABren presidenteak ondokoa ziurtatu du: “Eusko Jaurlaritzaren hirukoak funtzionatzen du, aldian-aldian babesa behar izaten du Legebiltzarrean, eta litekeena da horixe bera gertatzea berriro ere Arabako hurrengo foru-aldundian. Agian halaxe izango da, eta, hala bada, Arabarentzako gobernurik onena izango da”.