Prentsa Aretoa
2007/04/23
EAJren hautagaien webguneek herritarrei hurbiltzen dizkiete Arabako aldaketa politikoa eragingo duten proiektuak
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu ditu Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai Xabier Agirreren eta Gasteizko alkategai Mikel Martínezen webguneak. www.xabieragirre.com eta www.mikelmartinez.com webguneen xedea da EAJk datorren maiatzaren 27tik aurrera Arabako aldaketa politikoa sustatzeko erabiliko dituen proiektuak herritarrei erraz eta modu erosoan hurbiltzea.
Interneteko bi helbideetan Agirreren eta Martínezen proposamenei buruzko informazioa eskaintzen duten hainbat atal aurki daitezke, baita bi hautagai-zerrendak osatzen dituzten taldeak ere. Gainera, internautei euren iritziak, iradokizunak eta galderak bidaltzeko aukera emango diete.
EAJk teknologia berriekiko eta horiek erabiltzeko interesa agertzen jarraitzen du, aurreko hauteskunde-kanpainetan eta aurki amaituko den legegintzaldian erakutsi duen moduan. Esaterako, gogoratu behar da Gasteizko Udalean EAJren taldea izan dela web orria eduki eta hiriko gaiei buruzko txatak antolatu dituen lehenengoa eta bakarra.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09