Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/05/18

ABBk hauteskunde autobusaren erretzea gaitzetsi du

EAJren Araba Buru Batzarrak hauteskunde autobusaren erretzea gaitzetsi du. Aipatutako ekintza bortitz hau gaur arratsaldean Gasteizko Andaluzia kalean gertatu da.

rss Ezagutzera eman
ABBk hauteskunde autobusaren erretzea gaitzetsi du

ARGAZKIA JAITSI

Iñaki Gerenabarrena ABBren lehendakariak eraso hau gaitzetsi du eta azaldu duenez, "bidezkoak ez diren ekintzen aurrean era askotarik jokatu daiteke baina bortxakeria erabiltzea, bidezkoak ez diren ekintzak gaitzesteko, ekintza beraren egiazkotasuna zalantzan jarri eta egilea gaizkile arrunt bilakatzen du".

Araba Buru Batzarraren lehendakariak gaineratu duenez, "hauteskunde kanpaina hitzaren bidez egiten da". "Bai Xabier Agirrek eta baita Mikel Martinezek ere beraienganako boto erabilgarria eskatuko dute eta ez, aldiz, beste hauek, ekintza bortitz hauekin, eskatzen ari diren baliorik gabeko botoa".

Amaitzeko, Gerenabarrenak azpimarratu du: "EAJren hautagaiak, bake eta normalizazio politikodun herrialdea lortzeko, proposamenak eskaintzen jarraituko dutela".