Prentsa Aretoa
2007/07/03
Gerenabarrenak “aukeraren bat” ikusten du Araban hiruko gobernua izateko, PP eta PSEren arteko ituna “ez delako normala”
EAJren Araba Buru Batzarraren buruzagiak, Iñaki Gerenabarrenak, bere alderdiaren lehentasuna aldundi arabarrean gobernatzeko hiruko gobernua dela adierazi du eta ziurtatu, “aukeraren bat” badagoela horretarako, “ez delako normala” PP eta PSE-EEk akordioa lortzea “erakundeetan eta hedabide espainiarretan duten harremana ikusita”.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gerenabarrenak adierazi du Arabaren eta Nafarroaren etorkizuna “nahiko lotuta” dagoela eta adierazi, “ziurrenik PSE eta PPko kideek Madrildik datorren agindupean” jardungo dutela, “bai Nafarroan, bai Araban”.
Halaber, buruzagi jeltzaleak onartu du hiruko gobernuaren formula ez dela nahikoa diputatu nagusirako beren hautagaia aukeratzeko. Hori dela eta, adierazi duenaren arabera, “ikusi egin beharko da norekin iris gaitezkeen akordiora, elkarri babesa emateko eta batera gobernatzeko”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09