Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/07/04

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Gasteizen jazotako kale indarkeriako azken ekintza gaitzetsi du eta “zentzugabe eta arrazoitik kanpotzat” jo

Gasteizko EAJren Udal Taldeak “gaitzespen irmoa” adierazi du gaur, atzo udal jabetzako bi ibilgailuri kalte garrantzitsuak eragin zizkien kale indarkeriako ekintzaren aurrean. Horiek “zentzugabe eta arrazoitik kanpotzat” jo ditu taldeak, herri ondarearen aurkako erasoa izateagatik.

rss Ezagutzera eman
Udal Taldeak argitu du gertakaria bart gertatu zela, 01.30etan, lehergailu pirotekniko batek eztanda egitean Udalaren bi ibilgailuren ondoan. Bietatik bat erabat erre zen eta besteak kalte garrantzitsuak jaso zituen.