Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/07/04

PSN Nafarroako Gobernuko buru izan badaiteke, EAJk Araba gobernatzeko “zilegitasun bera” duela adierazi du Xabier Agirrek

Arabako ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai Xabier Agirrek bere alderdiak Foru Gobernua zuzentzeko PSNren “legitimitate bera” duela adierazi du, nahiz eta joan diren foru hauteskundeetan lurraldeko hirugarren indarra izan. Izan ere, azken alderdi hori “prest” agertu da Nafarroan gobernatzeko, nahiz eta maiatzaren 27ko hauteskundeetan hirugarren tokian geratu.

rss Ezagutzera eman
Arabako Batzordeen osoko bileraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan, alderdien arteko negoziazioetan “ezer berririk” ez dagoela onartu du Agirrek. Hurrengo ahaldun nagusiak kargua hartzeko osoko bilkura datorren uztailaren 26rako finkatu dute gaurko bilera horretan.