Prentsa Aretoa
2007/07/11
Gerenabarrenak esan du Ibarretxek definitu behar duela indarkeriarik eza zer den kontsulta egiteko
EAJren ABBren presidenteak, Iñaki Gerenabarrenak, Euskadiko “estatus juridikoaren” gaineko kontsulta egiteko indarkeriarik eza beharrezko izaten jarraitzen duela ziurtatu du. Edonola ere, bere esanetan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Eusko Legebiltzarrak “definituko dute” kontzeptu horrekin zer ulertzen duten.
Gasteizen egindako prentsaurreko batean, Araba Buru Batzarraren presidenteak esan du Estatutu Politiko berriaren proposamena “Legebiltzarrean gehiengo absolutua lortu zuen aktibo politikoa” dela. Era berean, gaineratu du bai hirukoaren gobernu-akordioak, bai politika orokorreko lehendakariaren diskurtsoak argi utzi dutela alderdien arteko adostasun zabala lortzearen aldeko konpromisoa duela Jaurlaritzak. Adostasun horren oinarriak, Gerenabarrenaren esanetan, Estatutu Politiko berriaren proposamenaren eduki nagusiak dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09