Prentsa Aretoa
2008/01/18
EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak eskatu du etxebizitza-lonjen etendura ez dadila behin betikoa izan
EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak alkateari eskatu dio Erdi Aroko hirigunean etxebizitza-lonjak gaitzeko lizentzien emakidaren kautelazko etendura ez dadila behin betiko erabakia izan, eta betoa ken dadila Korporazioak hausnarketarako epealdia izan ondoren, halako moldez non, horren ondorioz, espekulazio mota oro galaraztea xede duen arautegi zorrotza jarriko bailitzateke indarrean. Mikel Martinez bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, “zenbait lokal kontrolpean etxebizitza bilakaraztea neurri onuragarria dela uste dugu oraindik ere”.
Alkateak duela gutxi iragarri duenez, bihartik aurrera (hilak 18) Udalak ez du Erdi Aroko hirigunean erabili gabe dauden merkataritzako lonjak etxebizitza gisa gaitzeko lizentzia gehiago emango, eta horrek zenbait erreakzio eragin ditu Jeltzaleen Taldean. Talde honek hori guztia onuragarria izan daitekeela uste du, baldin eta horrela gai hori eztabaidatu eta hausnartzeko epealdia abiarazten bada. “Gaia jorratuko dugula agintzen dugu, bai, baina duela urtebete Korporazioan gehiengoa duten hiru taldeentzat baliozkoa zena ezin bilaka daiteke bapatean gai negatibo eta kaltegarri. Ez da bidezkoa Alderdi Popularrak –orduan gobernuan izaki neurri horretaz harro zegoenak– orain esatea bazekiela espekulazio-prozesuak gertatuko zirena. Bestalde, sozialisten gobernu-taldeak ere egoera hori aurreikus zezakeen, eta azkarrago jardun; izan ere, EAJk behin eta berriro eskatu du lokal horien prezioak eta mota guztietako baldintzak araupetuko dituen ordenantza egiteko”, adierazi du Martinez jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09