Prentsa Aretoa
2008/01/24
Gerenabarrena: “Larunbateko martxa ez da justiziaren aurka egiteko, justizia eskatzeko baizik”
EAJren Araba Buru Batzarraren presidente Iñaki Gerenabarrenak ziurtatu du bere alderdiak, EAk eta EBk larunbaterako deitu duten manifestazioa ez dela justiziaren aurka egiteko, justizia eskatzeko baizik. Era berean, adierazi du Juan María Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knörren aurkako auzian Botere Judizialak Legegintzaldi honetan egin duen «esku hartzerik larrienetako bat» gertatu dela.
Radio Euskadik egindako elkarrizketan esan du gertaera hau «beste askoren gisako gertaera bat» dela, lehendakariaren aurka Batasunako buruzagiekin biltzeagatik irekitako auzia edo «eskumenen inguruko gaiak» diren bezala.
Gogorarazi du birritan epaitu dituztela eta bi aldietan errugabe jo dituztela, eta ondoren gaitzetsi du hiru aldiz joan behar izan dutela Auzitegi Gorenera, zerbaitek itxuraz nahikoa haserrarazi dituen arte. «Esatea “epaia ez zait gustatzen, egin ezazu beste bat, ez zait epaia gustatzen, egin beste bat, eta itxaron, orain ez, nik egingo dizut bat zure neurrira", hori bai dela herritar guztiok justiziak eman behar dizkigun berme guztiak galtzea. Izan ere, epaia hiru pertsonentzako neurri-neurrira egitea da hori», adierazi du.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09