Prentsa Aretoa
2008/01/31
Arabako Gobernua kontrolatzeko lana geldotzea leporatu dio EAJk Batzar Nagusietan duen Taldeak PPri
Euzko Alderdi Jeltzaleak Batzar Nagusietan duen Taldeak “Foru Aldundiaren Gobernuarekiko kontrol-lana moteltzen saiatzea” leporatu dio PPri, “inoiz ere gauzatzen ez diren agerraldiak, galderak eta interpelazioak behin eta berriro eskatuz, zeren eta horiek guztiak eskatzaileak berak erretiratzen baititu azkenengo momentuan".
Talde jeltzaleak azaldu duenez, goizean, Gizarte Ongizateko Batzordean, PPk Covadonga Solaguren Gizarte Politika eta Gizarte Arazoetarako diputatuaren agerraldia bertan behera uzteko eskatu du, Batzar Nagusietako talde berorrek eskatutakoa alegia. Hain zuzen ere, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana azaltzea zen agerraldi horren xedea.
"Ez da lehenengo aldia Alderdi Popularrak Arabako Gobernuari pila bat itaun egin eta, azkenean, egoki den batzordean erantzunik gabe geratu izana, hain justu ere PPk batzordean bertan agerraldia bertan behera uzteko eskatu ondorik", salatu du talde jeltzaleak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09