Prentsa Aretoa
2008/02/06
Gerenabarrenaren ustez, garrantzitsua da EAJk hauteskundeetan emaitza onak lortzea, Estatuko politika zehazteko gai izan dadin
Iñaki Gerenabarrenak, EAJren ABBren presidenteak, nabarmendu du garrantzi handia duela bere alderdiak datorren hauteskunde orokorretan emaitza onak lortzea, “Estatuko politika markatzeko” gaitasuna izan dezan. Horrez gain, Arabaren aldetik Kongresurako alderdi jeltzaleko zerrendaburu den Emilio Olabarriak ziurtatu du “oso zaila” izango dela EAJk Ibarretxeren ibilbidea oztopatzen duten alderdiei babesa ematea.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Gerenabarrenak esan du datozen hauteskundeek berebiziko garrantzia dutela euskal herritarrentzat. ABBren presidenteak jakinarazi duenez, EAJk emaitza onak lortzea behar-beharrezkoa da, «alderdi jeltzaleak Estatuan egingo den politika eta Estatuak Euskadin egingo duen politika erabaki eta markatu ahal izateko gaitasuna izan dezan».
Ordezkaritza erabakigarria lortzeko ordua dela adierazi du, datozen egunetan sor litezkeen mugimendu politikoei erreferentzia eginez. Bestalde, nabarmendu du hauteskunde hauetan ez dela datorren legealdiko presidentea José Luís Rodríguez Zapatero edota Mariano Rajoy izango den bakarrik erabakiko. «Zapatero-Rajoy eztabaidaz harago bada bizitzarik», baieztatu du.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09