Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/02/15

Gasteizko Udalaren EAJk azalpenak eskatu ditu, udal EEPren proba psikoteknikoetan porrot kopuru handia egon delako

Gasteizko Udalaren EAJk azalpenak eskatu dizkio udal gobernuari, oso jende gutxik gainditu duelako egungo Enplegu Eskaintza Publikoko azterketetan sartutako proba psikoteknikoa. Azterketarien erdiek oraindik ere egin gabe dituzte probak, baina orain artean egin dituztenen % 12k baino ez dituzte gainditu. Hasiera batean, ordea, gehienez ere % 5ek suspendituko zituztela jakinarazi zuten.

rss Ezagutzera eman
«Oro har, jendeak uste du beharrezkoa baino askoz ere gogorragoa izan dela azterketa hau. Gure iritziz, EEP barruko probarik gogorrenak ezagutzarekin eta alde praktikoarekin lotutakoak izan behar dira. Ez da zentzuzkoa udal oposizioen zati honetan hainbeste jendek porrot egitea; izan ere, hasieratik hainbeste jende kanporatuta, ez da bermatzen lanpostu bakoitzerako pertsona egokienak izango direnik», adierazi du Zeregin Publikoetako bozeramaile jeltzaleak, Iñaki Prusillak.