Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/02/20

Gasteizko EAJren udal taldeak hobekuntzak eskatu ditu zerupean lan egiten duten udaleko langileentzako soinekoetan

Gasteizko udaleko EAJren udal taldeak proposamena egin dio gobernu taldeari hobekuntzak egin ditzan zerupean lan egiten duten udaleko langileentzako soinekoetan. Osoko Bilkuran datorren ostiralean eztabaidatuko den mozio baten Talde Jeltzaleak zerupean lan egiten duten langileak dituzten udal sail guztiei eskatu die hiru hileko epearen barruan laneko soinekoen beharrizanen azterlana egiteko.

rss Ezagutzera eman
Udal plantilaren lankidetzarekin burutuko litzatekeen analisi hori amaitu ostean postu bakoitzerako egokienak diren arropak eta soinekoak eskuratuko lirateke. Zerupean lan egiten duten taldeen artean uste da 300 enplegu baino gehiago biltzen direla.

“Sarritan zaharkituta dauden, deserosoak diren eta burutzen diren lanetarako egokiak ez diren soinekoak eta uniformeak erabili behar izaten dituzten langileen egoera hobetu nahi dugu. Udaleko pertsonal guztiaren lan baldintza hobeak bermatu nahi baditugu ahalik eta arinen ebatzi behar dira mentsa horiek”, baieztatu du Funtzio Publikoaren arloan talde jeltzalearen bozeramailea den Iñaki Prusillak.