Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/02/20

Olabarriak PSEri ohartarazi dio bere mespretxuak Parlamentuko “giro ona eta oreka” apur ditzakeela

Kongresurako Arabako EAJren zerrendaburuak, Emilio Olabarriak, PSEri ohartarazi dio EAJri egindako mespretxuek zapuztu egin dezaketela giro ona: “Litekeena da horren ondorioz Espainiako Estatua gobernatzeko Parlamentuan izan den egonkortasuna apurtzea”. Era berean, Ibarretxe Plana negoziatzea galarazten duten alderdiekin ez duela hitzarmenik egingo berretsi du Olabarriak.

rss Ezagutzera eman
Adierazpen horiek EAJren Gasteizko egoitzan egin ditu Olabarriak, Arabako jeltzaleek datozen hauteskunde orokorretarako izango duten programa aurkezteko gaur goizean egin den ekitaldian. Bertan izan da María Jesús Agirre ere, EAJren Senaturako zerrendaburua.