Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/02/28

Olabarriaren ustez, “paradoxa” da defentsa Espainiako Estatuaren mende egotea; hots, arauan sinesten ez dutenen esku

Diputatuen Kongresurako EAJren Arabako hautagaiak, Emilio Olabarriak, nabarmendu du paradoxa dela Luxenburgoko Auzitegiaren aurrean Kontzertu Ekonomikoa defendatuko duena Espainiako Estatua izatea —Estatuko abokatuak egin du defentsa lana—, PSOEk eta PPk ez baitute arau horretatik eratorritako gaitasun arautzailean sinesten.

rss Ezagutzera eman
Horixe adierazi du EAJren hautagaiak Gasteizen egindako hauteskunde ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak planteatutako epaiketa aurreko arazoaren ahozko bistaren gainean. Epaiketan, EAEk zerga-sistemari dagokionez daukan gaitasun arautzailea da auzigaia.

Olabarriak adierazi du tamalgarria dela Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa erreformatzeko aukera paregabea ez aprobetxatu izana Kontzertu Ekonomikoari behin betiko eta erabateko babesa emateko. Olabarriak PPri eta PSOEri ezer egin ez izana egotzi die, EAJk Kongresuan Kontzertua babesteko planteatutako zuzenketen inguruan.