Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/03/03

Olabarriak salatu du Memoria Historikoaren Legeak ez dituela terrorismoaren biktimatzat hartzen martxoaren 3ko biktimak

EAJren Kongresurako Arabako zerrendaburuak, Emilio Olabarriak, salatu du Memoria Historikoaren Legeak ez dituela terrorismoaren biktimatzat hartzen martxoaren 3ko biktimak.

rss Ezagutzera eman
Olabarriak gaur goizean Gasteizen egin ditu adierazpen hauek. Bertan, adierazi du Memoria Historikoaren Legeak porrot egin duela. «Izan ere, 1976ko martxoaren 3an Estatuko Segurtasun Indarrek eragindako terrorismo ekintza bizi izan zutenei ez die konponbide politikorik eta ekonomikorik ematen», jakinarazi du.

Era berean, Memoria Historikoaren Lege berriak, legeak ezartzen duen denbora-tartearen barruan ez daudelako, biktimatzat ez hartzea salatu egin du. «Lege horrek porrot egin du, biktimen arazoa ez duelako konpontzen», defendatu du.