Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/03/04

Urkullu: "Rouco Varela aukeratu izana sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza da"

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkulluk, baieztatu du Muskizen Antonio María Rouco Varela Gotzainen Konferentziako presidente aukeratu izana Elizako sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza dela. Gainera, baieztatu du Elizak atzerapausoa egin duela, “elitetik politika munduan eragiteko asmoarekin” ari delako.

rss Ezagutzera eman
  • Iñigo Urkullu: Rouco Varela
    2008/03/04

    ARTXIBOA JAITSI

Bizkaiko meatze inguruetan egindako hauteskunde kanpainako ekitaldia amaitu ostean, Urkulluk adierazi du tamalgarria dela Eliza Katolikoaren egitura ez egokitzea XXI. mendera. «Paradoxa da Elizaren hautaketa sistema hierarkia bidez egina egotea.»

«Hori dela eta, Eliza atzerapausoa ematen ari dela pentsatzen dugu; izan ere, eliteak zuzentzen du, politikaren munduan eragiteko gaitasunari begira», jakinarazi du.