Prentsa Aretoa
2008/03/05
Urkulluk irabazle birtualtzat du Zapatero, eta betorik eta xantaiarik gabeko akordio handi bat eskaini dio
EAJren presidente Iñigo Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapatero du igandeko hauteskundeetako irabazle handitzat; hala, Euskadiko etorkizun politikoari buruzko akordio handi bat lortzeko eskaintza egin dio, betorik eta xantaiarik gabe. Gainera, buruzagi jeltzaleak jakinarazi du herri honek behar duen akordio politikoa serioa dela, eta ezin daitekeela gehiengorik ez duen presidentegai baten estualdien arabera gainetik kentzen saiatu.
EAJren militanteekin eta erakundeetako ordezkariekin egindako topaldi batean, Gasteizen, Urkulluk adierazi du nortasunaren gaineko gatazka eta indarkeriarena gauza desberdinak direla, eta terrorismoa ez dela gatazka politikoaren ondorio naturala, gatazkaren perbertsioa baizik. Gasteizko ekitaldian izan da, era berean, Ibarretxe lehendakaria ere.
«ETAk ezin du konponbidea bilatu behar diegun auziei noiz eta nola heldu erabakitzeko pribilejioa izan», adierazi du Urkulluk. Auzi hori EAJk Madrilen Zapatero presidenteari egingo dioten planteamenduaren zati izango dela ohartarazi du Urkulluk. Bere esanetan, Zapatero da hauteskunde orokorren irabazle birtuala.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09