Prentsa Aretoa
2008/03/23
Urkullu: "Maiuskulekin egindako politikaren garaia da"
EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Aberri Egunean adierazi duenez, “gu geureari eutsi behar diogu. Herrialde honetako gizon-emakumeen alde lan eginez. Akordiorako aukerak baldin badaude, PSOEk eta Zapaterok Herrialde honek Akordio berezi baterako eskubidea duela onartzen baldin badute, denbora larregi irauten ari den blokeo politikoa apurtzeko aukera baldin badugu, burujabetzaren alde urrats erraldoia emateko aukera baldin badugu, hor izango gaituzue. Nahiz eta ETAk oztopoak jartzen saiatu, nahiz eta ELAk edo Eak oztopoak jartzen saiatu, inoren oztopoak albo batera utzirik; gu han izango gaituzue!”.
Manifestua Aberri Eguna 2008
HAINBAT AGIRI - 2008/03/23
Urkullurentzat, “maiuskulekin egindako politikaren garaia da. Madrilen esan genuen eta Aberri Egunean berriz azpimarratu nahi dugu”.
“Gu, EAJ, egoerak eskatzen duen mailan gaudela erakutsi dugu urte guzti hauetan. Estatuaren bizkarrezurraren eraikuntzan parte hartu eta gure burujabetasunaren berreskurapenaren liderrak izan garela erakutsi dugu. Orain, negoziaketarako prest gaude berriz” azpimarratu du.
Aurretik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Euskal Herriak herri gisa aurrerapauso bat egiteko beharra duela azpimarratu du. "Norbaitek uste badu euskal herritarren nahia Espainiarenetan nahastuko dela, jai dauka", esan du Ibarretxek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09