Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/03/26

Gasteizko Udalaren EAJk Abetxukoko zubiaren gabeziak konpontzeko eskatu du

Gasteizko Udalaren EAJk Abetxukoko zubiaren gabeziak konpontzeko eskatu dio udal gobernuari; batez ere zoladurari, mailaketari, eskulekuen egoerari eta argiei dagokienez.

rss Ezagutzera eman
EAJren zinegotzi Malentxo Arruabarrenak adierazi du azpiegitura hori erabateko utzikerian dagoela, orain urtebete inauguratu baldin bazuten ere.

«Erabat herdoilduta dago, lauzak erorita dauzka, eskulekuak egoera txarrean daude eta lanak ez daude behar bezala amaituta», jakinarazi du. Hala, Berehala Jarduteko Brigadaren esku-hartzea eskatu du hautsitako lauzak eta eskulekuak konpontzeko; izan ere, zinegotziaren esanetan, eskulekuari zati batzuetan eskudela falta zaio.