Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/04/02

Urkullu: "EAJk, ANVren hautetsiei, gai larri honen inguruan, adierazpen garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu"

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaletik, ANVren kargu politiko eta hautetsiei, gai larri honen inguruan adierazpen publikoa, garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu. Izan ere, ETAk atzo argitaratutako agirian bere burua bozeramaile eta jarrera politikoen defendatzaile izendatzen baitu”.

rss Ezagutzera eman
EBBren idazkari den Belen Greaves eta GBBren presidente den Joseba Egibarrekin batera izan duen prentsaurrekoan, Urkulluk “adierazpen hau denbora tarte laburrean ematen ez baldin bada, EAJk, ANVren ordezkariak dauden Erakunde eta Udaletxe guztietan, mozioak aurkeztuko” dituela adierazi du eta, “ordezkari demokratiko bati eskatu ahal zaion gutxieneko etika eta morala ez izateagatik, ordezkari hauen dimisioa eskatuko du”.

Urkulluren ustez, “bide hauek emaitza egokirik emango ez balute, EAJk beste alderdi politikoekin bildu eta beharrezko erakunde-ekimenak martxan jartzeko jarrera adieraziko du, beti ere, neurri guztiak kontutan harturik, hau da, gaitzespen politikotik zentsura moziora. Horrela, Euskal erakundeak konpromiso etiko eta demokratikotik zuzendurik egotea bermatuko genuke”.