Prentsa Aretoa
2008/06/11
Gasteizko Udalaren EAJk alkateari eskatu dio Tranbia borrokarako gai bihurtzeari uzteko
Patxi Lazkoz alkateak tranbiaren inguruan sortu duen borroka-egoera amaitzeko eskatu dio Gasteizko Udalaren EAJren bozeramaileak, proiektuaren irudiari kalte egiten diolako. Mikel Martinezen ustez, metro arina hiriarentzako apustu estrategiko bilakatu zuen espiritua lehenbailehen berreskuratzea komeni da. Horretarako, aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzarekin batera sortu zuten mahai politiko-teknikoa berriz osatzea proposatu du, horren bidez adostu baitzituzten ibilbideari buruzko arazo guztiak.
«Alkateak ezin du jardun bozeramaileen azken batzarrean bezala. Horren ondoren, eztabaida irekia zuten gaiak ofizializatu nahi izan zituen. Erakundeen arteko borroka amaitu behar du, baita herritarren artean proiektuaren irudia kaltetzen duen egoera ere», adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Erabakitako ibilbideari egin dakizkiokeen aldaketen inguruan, Abetxukorako iritsieraren eta Angulema kalearen aldaketen berri azkarregi ez emateko eskatu dio Mikel Martinezek gobernu taldeari. Bestalde, Araba Jeneralaren kalean tranbiaren ibilbidearen segurtasunaren inguruko jarrera aldatzeko ere eskatu dio. «Gai horren inguruko manipulazio gehiagorik ez. Orain arte ez da ziurtatu bide bakarreko ibilbidea bide bikoitzekoa baino seguruagoa denik. Eztabaida hori bukatu behar dugu, eta, irtenbide onena bilatzeko arduratuta gaudenez, bere garaian lortutako akordioa defendatzen dugu», azaldu du.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09