Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/07/01

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Folklore Akademia Luis Aranburu Musika Eskolaren barruan kokatzea proposatu du

Gasteizko Udalaren EAJren Udal Taldeak Gasteizko Folklore Akademia Luis Aranburu Musika Eskolaren barruan “lehenbailehen” kokatzea proposatu du.

rss Ezagutzera eman
Alderdiak gogorarazi egin du Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman diola akademiari, musika eskola bihur dadin.

Arabako Udal Taldearen ustez, egungo egoera mantentzearekin “normaltasunetik kanpoko egoera gerta daiteke, arrazoiarekin bat ez datorrena hain zuzen”. Izan ere, Gasteizen bi musika eskola egongo lirateke, "gainerako hirietan gertatzen ez den bezala".

Arrazoi hori dela eta, akademia Luis Aranburu Musika Eskolaren barruan kokatzea proposatu du, horrela “bi zentroen onurarako izango litzatekeen baliabide optimizazioa eginez”, EAJren zinegotzi den Ainhoa Etxebarriak jakinarazi bezala.