Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/07/07

Gasteizko Udalaren EAJ taldeak Amelia Baldeón proposatu du hiriko urrezko domina jasotzeko

Gasteizko Udalaren EAJ taldeak hiriaren aurtengo urrezko domina Arabako Arkeologia Museoko zuzendaria den Amelia Baldeónek jasotzea proposatu du. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziatura amaitu ostean, arkeologiaren aldeko hautua egin zuen Amelia Baldeónek, argi baitzuen arkeologia ikerkuntzari eskaini nahi ziola bere bizitza. Azkenean lortu du bere helburua eta, ez hori bakarrik; nazioarteko garrantzia eskuratu duten hainbat lanetan ere parte hartu du.

rss Ezagutzera eman
«Begi-bistakoa da gure jatorriari buruzko ikerketari egin dion ekarpenaren garrantzia, baina, batez ere, bere ibilbide profesionalean izandako helburuetariko bakoitza betetzeko erakutsi dituen ilusioa eta kemena nabarmendu behar ditugu. Izan ere, ilusio hori bere lankideei eta bere ikerketen emaitzak ikusten ditugunoi kutsatzeko gai izan baita», nabarmendu du Mikel Martinezek, EAJko udal taldeko bozeramaileak.

EAJren udal taldearen proposamena onartuko balitz, Amelia Baldeón Gasteizko urrezko domina eskuratuko lukeen lehen emakumea bihurtuko litzateke datorren abuztuaren 5ean. «Udal talde honek beti egin du urrezko domina Gasteizko emakume bati ematearen aldeko apustua, asko baitira ondo egindako lanari esker Gasteizko hiriaren izena Euskal Herritik kanpo ezagutzera eman duten eta oraindik ere inolako aitortzarik jaso ez duten emakumeak», nabarmendu du Mikel Martinezek.