Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/07/15

Gasteizko EAJren Udal Taldeak erakundeen aldetiko erabakiak eskatu ditu, Mugikortasun Iraunkorreko Plana azkartzeko

Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak eskatu egin du Mugikortasun Iraunkorreko Planaren fase garrantzitsuari ekiteko, eta presa handieneko eta adostuta dauden zatiak lantaldeetara eramatea proposatu du, alderdi teknikoaren nahiz udal taldeen euren ordezkaritzarekin.

rss Ezagutzera eman
Prentsaurrekoan Ingurumenaren alorreko bozeramaile jeltzale den Malentxo Arruabarrenak adierazi duenaren arabera, “ezin da dokumentua betirako aztertzen jarraitu”. Izan ere, haren ustetan, “legegintzaldiko urtebete erabili da laneko proposamenak erabiltzen, eta erabaki praktikoak hartzeko unea iritsi da”.

Arruabarrenak kezka agertu du Planaren lehenengo fasearen zirriborroa entregatu ondoren “lanen geldialdia etorri daitekeelako berriro ere, iaz gertatu zen moduan”. Horrela, “autobus sarea eraikiko den tranbiari egokitzeko gaia bezalakoetan dagoen atzerapen onartezina” dela salatu du.