Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/09/25

EAJren Gasteizko udal taldeak Ibaiondoko txaletetako jabeek ordaindu duten dirua berreskuratzeko exijitu dio alkateari

EAJren Gasteizko udaleko taldeak hurrengo Osoko Bilkuran aztertzeko mozio bat aurkeztu du. Mozio horretan Ibaiondoko etxebizitza bioklimatikoen jabeek ordaindu dituzten zenbatekoak kasuan kasu arduradunak direnei erreklamatzeko beharrezko jarduketak egiteko exijitu dio gobernu taldeari. Ogasuneko zinegotzi eskuordearen oraintsuko ebazpen bati esker behinola enpresa eraikitzaileak etxebizitza horien adjudikaziodunei eskatu zien gainkostua udalaren kutxen pentzudan aurreratzeko aukera egon da. Konpentsaziozko neurri horren ondorioz guztira gutxi gorabehera 1.300.000 euro ordaindu behar izan dira.

rss Ezagutzera eman
“Guk ez dugu nahi gobernu taldeak hartu duen erabaki hori udalaren kutxen kalterako izatea eta horregatik erreklamazioa egingo diogu Osoko Bilkuraren adierazpenaren bidez zenbateko ekonomiko hori berreskuratzeko ahal den guztia egin dezan. Oso argi daukaguna da herritarrak ezin direla izan oso argi dauden eta ezagunak diren arduradunen okerreko jarduketaren kalteak pairatzen dituztenak”, adierazi du bozeramaile jeltzalea den Mikel Martinezek.