Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/09/28

Urkullu: "EAJ euskal gizartearen zerbitzuan dagoen tresna gara"

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakarik adierazi duenez, "Euzko Alderdi Jeltzaleak beti izan ditu antolamendu eta erakunde sendoak. Euskal gizartearen zerbitzuan dagoen tresna gara, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean".

rss Ezagutzera eman
"Ildo horretan, pertsonak, alderdikideak, afiliatuak, herritarren ongizate maila onena lortzeko balio behar duen kate oso baten kate-begiak gara" gaineratu du.
Urkulluren aburuz, "ongizatea eta askatasuna elkarrekin doaz gure iritzian. Ez baitago Aberririk, ez Naziorik, ez elkarrekin aurrera egitea bilatzen duen gizarterik, baldin eta gizarte horretan bizi diren pertsonek ere, aldi berean, aurrera egiten ez badute".