Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/10/07

Gasteizko EAJren udal-taldeak etorkizunean udal lan-eskaintza publikoetan gaztelerazko proba kentzea eskatu du

Gasteizko EAJren udal–taldeak eskatu du udalak etorkizunean egingo dituen lan-eskaintza publikoko deialdietatik gaztelerazko ezagutzak baloratzeko proba behin betiko kentzea Eta halaxe jakinaraziko diote gobernu-taldeari bihar, hilak 7, egingo duten Futnzio Publikoko batzordean.

rss Ezagutzera eman
Azken LEPn parte hartu zutenek azterketa berri hori egin behar izan zuten eta “argi geratu da proba ez dagoela legezkotasunaren barruan, ez datorrela oinarriekin bat eta guztiz baliorik gabekoa izan zela eskaintzen ziren lanpostuak behar bezala bete ahal izateko”, halaxe esan du Funtzio Publikoko Iñaki Prusilla bozeramale jeltzaleak.