Prentsa Aretoa
2008/10/09
EAJren Gasteizko Udal Taldeak bigarren Immigrazio Plana abian jartzeko eskatu dio Udalari
Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak Immigraziorako Bigarren Toki Plana “albait arinen” abiarazteko eskatu dio gobernu taldeari, 2005ean hasi zen bi urteko lehen plana joan den maiatzean amaitu ondorik.
Gizarte Zerbitzuen arloko bozeramaile jeltzale Nerea Melgosaren iritziz, arlo honetan “Udalak ez du ezer egiten, eta hori, zentzugabea ez ezik, arduratzeko modukoa ere bada”. "Dagoeneko, lan berriari ekin behar litzaioke, zeren immigrazio arloko egungo egoera ez da orain bi urteko egoera bera”, ohartarazi du.
Horri dagokionez, 2005. urtean atzerritarrak biztanleria osoaren % 5,7 zirela azaldu du, eta egun ia bikoiztu egin da portzentaje hori, gaur hirian bizi diren etorkinek biztanleriaren ia ehuneko hamarra osatzen baitute.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09