Prentsa Aretoa
2008/10/10
EAJ Udal alderdiak Gasteizen erkidegoaren aldeko prestazioak bultzatzeko eskaera egin du
EAJ alderdiak Gasteizeko udaletxean gobernu-taldeari Erkidegoaren Aldeko Prestazioen Programarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa betetzeko eskaera egin dio, delituak edo faltak egiten dituzten adingabeei eta gazteei zuzenduta.
2006ko ekainean, EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu zuten, programa horren garapena sustatzeko xedearekin. Gobernu-taldeak izandako pasibotasunaren aurrean, urte eta erdi geroago Udalaren Osoko Bilkurak aho batez Gasteiz prestazio-mota horiek bultzatzen dituzten udalerrien artean sartzeko izapideak lehenbailehen abian jartzeko erabakia hartu zuen.
Osoko bilkura horretan hartutako erabakitik bederatzi hilabete igaro ondoren, gobernu-taldeak ez du martxan jarri bere gain hartutako konpromisorik. Hori dela eta, “gure gizarteko kolektiborik ahulenen aldeko interesik eza” erakutsi du, Hain zuzen ere, “adingabeen eta gazteen taldea da. Edozein arau-hauste egin ostean gizarteratu eta berriro hezi behar dira eta horren gaineko erantzukizuna ordezkari publikoei dagokie. Ezin dugu begiratu beste alde batera, gobernu-taldeak egiten duen bezala, nerabe askoren etorkizuna jokoan baitago”, azpimarratu du Gizarte Zerbitzuen eremuko EAJ alderdiaren Nerea Melgosa bozeramaileak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09