Prentsa Aretoa
2008/10/20
EAJren Gasteizko Udal Taldeak izotz pista zaharra erabiltzea proposatu du polikiroldegi modura, haren etorkizuna zehaztu bitarte
Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak izotz pista zaharreko instalazioak erabiltzea proposatu du auzorako polikiroldegi modura, Udalak Logroño kaleko ekipamendu horri emango dion behin betiko erabilera zein izango den zehaztu bitarte. “Zerbitzu guztiak dituzten instalazioak ditugu: aldagelak, biltegia, kafetegia... eta giltzapetuta daude hainbat kirolarik horiez gozatzeko aukera izan badezake ere”, esan du Kirolaren eremuko bozeramaile jeltzale den Jone Zamarbidek.
Funtzionamenduan 35 urte egin ondoren, joan den denboraldiaren amaieran Udalak instalazioak behin betiko ixtea erabaki zuen, Salburuan joan den urriaren 13an inauguratutako pista berria martxan noiz jarriko zain. Egoitza zaharra denbora gutxian egoki liteke, eta aurrekontu gutxirekin. “Zorua lixatzea eta estaltzea bakarrik beharko litzateke, beraz, bi aste inguruko epean posible litzateke erabateko funtzionamenduan dauden instalazioak izatea auzoari zerbitzu hori eskaintzeko”, adierazi du Zamarbidek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09