Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/10/22

Gasteizko EAJren Udal Alderdiak Xtraclubeko bazkideen kopurua 11.000tik 23.000ra handitzeko eskatu du

EAJren Udal Alderdiak, Gasteizko udaletxean, gobernu-taldeari gazteen aisialdirako Xtraclub udal-programaren abantailak nahiz bazkideen kopurua areagotzeko neurriak hartzeko eskatu dio. “Klub hori herrian gazteriari begira dagoen jarduera-eskaintza urriaren ondorioz sortu zen, eta hori gazteek aisialdia osasuntsua nahiz eraikitzailea izateko bultzatu behar dugu”, adierazi du Gazteria arloko Ainhoa Etxebarria bozeramaile nazionalistak.

rss Ezagutzera eman
Ibilbidearen hasieratik, hots, 2006ko apirila, Xtraclub 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da. Hala ere, Talde Nazionalistaren ideia adin horretaz haraindi dago eta adin-tartea hedatu nahi du, hain zuzen ere, 22 urte arte, bazkide-txartela eskuratu ahal izateko. Etxebarria bat dator Gazteriari buruzko Legearen etorkizuneko filosofiarekin. Izan ere, gazteei zuzendutako politikak ezartzeko unean, gaztaroa gero eta luzeagoa dela nabarmendu behar da.