Prentsa Aretoa
2008/11/04
EAJren Gasteizko Udal Taldeak nabarmenki aldarazi du zerga eta tasen proiektua, beste hautabide batekin
Gasteizko Udalean EAJren Udal Taldeko bozeramaile den Mikel Martinezek beste hautabide bat proposatu du zerga ordenantzen proiekturako. Hautabidea gobernu taldeak planteaturikoa da, eta nabarmenki aldarazten ditu aurreikusitako hazkundeak. Batez beste, Talde Jeltzaleak Lazcozen kabinetearen zerga proposamenak heren batean murrizten ditu, hasiera batean iragarritakoarekiko.
“Esfortzua egin dugu krisi ekonomikoari bermeekin aurre egitea ahalbidetuko digun tresna lortzeko, betiere, udaleko altxortegiari kalte larria eragin gabe. Udaletik egungo egoera ekonomikoan ondorio zuzenak izango dituzten neurriak hartu ditzakegu, eta, EAJren proposamenei esker, funtsezko sektoreak babestuko ditugu: familien ekonomiena eta jarduera ekonomikoena”, azpimarratu du Martinezek.
Talde jeltzaleak KPIaren aurreikuspenaren nabarmenki azpitik dauden eguneratzeak planteatzen ditu biztanleen gainean eragin zuzenena duten zerga, prezio publiko eta tasetan. Zentzu horretan, azpimarratzekoak dira ondasun higiezinen gaineko zergan (% 2,77ko hazkundea, gobernu taldeak proposaturiko % 4aren aldean), ibilgailuen gaineko zergan (% 2,75a, % 4aren aldean) zaborren tasan (% 2,5ekoa, % 3,15aren aldean), udal egoitzetan egotearenean (% 2a, iragarritako % 2,25aren aurrean) eta kirol instalazioen ordainketarenean (% 2,5a, % 3,15aren aurrean) proposatu diren murrizketak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09