Prentsa Aretoa
2008/11/24
EAJren Gasteizko udal taldeak turismoa erakartzeko jarduerak egiteko exijitu dio PSEri
Gasteizko udalean EAJREN zinegotzia den Nerea Melgosak Partido Socialistari exijitu dio ahalik eta arinen Arabako hiriburura turismoa erakartzeko jarduketa berrizaleak eta ausartak egiteko, azken boladan izan diren emaitza txarrak eta kaskarrak kontuan hartuta.
Jeltzaleek uste dute aldi berean nahitaezkoa dela Sustapen eta Turismo Zerbitzuari pertsonal gehiago zuzkitzea, horrela udal honetan hirira bisita gehiago ekartzeko lanean ari den taldea sendotuz, alegia, hala turistak nola kongresuetan parte hartzen dutenak. Talde jeltzaleak, halaber, plan estrategiko bat egitea proposatu du, hain zuzen ere arloan beharrezkoak izango diren jarduketa guztiak koordinatuko dituena.
Gaur goizean Udalean burutu den Gizarte Zerbitzuetako Batzordean, halaber, Nerea Melgosak Eustaten datuen balorazioa egin du. Datu horien arabera jaitsi egin da Gasteizera iristen diren turisten kopurua. Aldi berean, horren ardura duen zinegotziaren balorazio politikoa eskatu du eta, hori ez ezik, egoera negatibo horri aurre egiteko gobernuko taldeak hartuko dituen neurrien zerrenda eskatu dio.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09