Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/11/27

Gasteizko PNVren udal taldeak baldintzatu egin du aurrekontuarekiko bete laguntza, hain zuzen ere sustapen ekonomikoko partiden arabera

Gasteizko EAJren udal taldeak adierazi du prest dagoela Alderdi Sozialistarekin akordio batera iristeko udalak, berriz ere, aurrekontua izan dezan 2009an. “Gaur egungoa bezalako testuinguru baten, erabateko krisia eta enpleguaren galera nagusi direnean, nahitaezkoa da akordioa lortzea. Hiriak diru gehiago behar du sustapen ekonomikorako, enplegurako eta gizarte politiketarako eta horiek dira, berariaz, gure baldintzetako batzuk udal kontuak laguntzeko”, iragarri du Mikel Martinezek. Bozeramaile jeltzaleak, aldi berean, obra publikoen arloko inbertsioak azkartzeko eskabidea egin du, zuzenean lanpostuak sortzeko eragina izan dezakeen faktorea delako.

rss Ezagutzera eman
Krisi orokorraren egoerak eta 2009 urtea aurtengoa baino gogorragoa izango dela adierazten duten aurreikuspenak kontuan hartuta Talde Jeltzaleak erabaki du aurrekontuen arloan akordio politikoa inoiz behar izan bada orain behar dela. “Gure borondate sendoa da akordioa eraikitzea, berriz ere herritarren interes orokorrari erabateko lehentasuna emanda eta hauteskundeen aurreko abagune politikoak gaindituta, nahiz eta Aldundiaren eta udalaren aurrekontuen arteko zuzeneko loturarik ez egon”, esan du Mikel Martinezek.