Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/12/15

Gasteizko EAJ-PNV udal taldeak, krisiaren aurkako aurrekontuan, gizarte eta ekonomia sustapenerako politikak 6 milioi eurotan handitzea lortu du

EAJ-PNV udal taldea pozik dago gizarte eta ekonomia sustapenerako politikak 6 milioi eurotan handitu direlako udalaren 2009ko aurrekontuetan. “Krisiaren kontrako aurrekontu batean, honetan bezalaxe, egoera ekonomikoa dela eta okerren pasatzen ari diren pertsonen arretarekin eta enpleguarekin lotutako gaiak indartu dira”, adierazi du Mikel Martinezek.

rss Ezagutzera eman
Bozeramaile abertzaleak azpimarratu du, baita ere, “obra publikoen inbertsioetan ahalegina eta bizkortzea, Alderdi Sozialistarekin egindako aurrekontuen akordioaren beste oinarri garrantzitsuak direla”.

Martinez pozik azaldu da, izan ere gobernu taldeak ia bere osotasunean EAJk 2009an zehar krisiaren ondorioei ahalik eta modu onenean aurre egiteko egindako proposamen guztiak onartu dituelako. “Negoziazioaren aurretik proposatu genuen bezala, udaleko kontuak langabeziaren kontrako tresna aktiboak izango dira. Izan ere, 2008. urteari dagokionez, Gizartegintza sailaren aurrekontua 2 milioi euro gehiagorekin handituko da eta Ekonomia Sustapenarena 3,7 milioitan”, zehaztu du. Horrek esan nahi du % 10eko eta % 17ko igoera egongo dela, hurrenez hurren.