Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/06/28

Gasteizko EAJ-PNVk Latinamerika biribilgunean erreformarik egin gabe egunero 10.000 auto kentzeko plana proposatu du

Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak Latinamerika biribilguko trafikoa arintzeko plana aurkeztu du, berehala betearazteko.

rss Ezagutzera eman

Bederatzi seinaleztatze puntu jarrita eta beste bi erreformatuta, Gorka Urtaran bozeramaile jeltzalearen asmoa da Foronda Atetik sartzen den trafikoaren zati bat beste bideetatik abiaraztea, biribilgu horretan eragiten diren auto ilarak ekiditeko helburuarekin.

 Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatutako planaren bidez Latinamerika biribilguko trafikoan 10.000 auto kentzea lortuko litzateke, lanik egin  gabe.