Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/06/30

Gasteizko EAJ-PNVk alkatearen berehalako agerraldia eskatu du udal kontuen egiazko egoera azal dezan

Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal taldeak alkatea Ogasun Batzordean agertzea exijitu du udal kontuen inguruko informazio zehatza eman dezan.

rss Ezagutzera eman

Honela, Talde Jeltzaleak amaiera eman nahi die aurreko gobernu taldearen eta oraingoaren artean izan diren salaketa gurutzatu guztiei eta ekidin nahi ditu alkateak azken egunotan egin dituen bat bateko adierazpenak modukoak .

“Aste parea daramagu udal kontuen inguruko mezu ezkorrak entzuten eta oraindik esku artean ez dugu alkateak iragarri duen arazoa egiaztatzen duen zenbaki zehatzik. Alkatearen jarrera alarmistak ez du ezertan laguntzen eta Udalaren irudia kaltetzen du eragile ekonomikoen eta hiritargoaren aurrean. Alkateari exijitu nahi diogu zenbakiak diren moduan azal ditzala eta hortik ikusiko dugu neurri berezirik hartu beharko ote dugun” azaldu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.