Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/07/20

Urtaran Madrilen bilduko da Geltokia azaltzeko eta lurperatzeko egitasmoaren egoera ezagutzeko

Gorka Urtaran Gasteizko Udalean EAJ-PNVren bozeramailea bihar Madrilen bilduko da Sustapen Ministerioko arduradunekin, Geltokia egitasmoaren ingurukoak lehen eskutik azaltzeko.

rss Ezagutzera eman
Urtaran Madrilen bilduko da Geltokia azaltzeko eta lurperatzeko egitasmoaren egoera ezagutzeko

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzaleak  duela bi urte inguru Geltokia izenarekin Gazteizko hiritarrei  aurkeztu zien Arriaga parkeari eraginik egin gabe, autobus eta tren geltokiak bateratzeko eta lurperatzeko egitasmoa . Urtaranek Planifikazio eta Egitasmo ataleko zuzendariordearekin izango duen bilera berean Alvaro Iturritxa zinegotzia ere izango da eta Ministerioari eskatuko zaio trenbideak Gasteizen lurperatzeko egitasmoaren  ingurukoak azaltzea. 

 

Talde jeltzaleak  Emilio Olabarria Diputatuaren eskuz eskatu du Francisco Sánchez Ayala Sustapen Ministerioko Planifikazio Eta Egitasmo Ataleko zuzendariordearekiko bilera, bi urte igaro baitira Geltokia aurkeztu zenetik eta urte bete igaro da jadanik  Gasteiz hirian Trenbidea integratzeko Egitasmoaren inguruko alegazioak aurkeztu zirenetik ,  eta oraindik  ez dira horren erantzunik jaso.