Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/07/27

Gerenabarrena: “Lópezek ez du jarduera ekonomikoa sustatzeko ezer egiten, eta zerga sistema amu gisara erabiltzen du”

Iñaki Gerenabarrena EAJ-PNVren ABBren lehendakariak Patxi Lopez Lehendakariari egotzi dio jarduera ekonomikoa sustatzeko “ezer” ez duela egiten eta zerga sistema “amu” gisa erabiltzen ari dela.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrena: “Lópezek ez du jarduera ekonomikoa sustatzeko ezer egiten, eta zerga sistema amu gisara erabiltzen du”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan aditzera eman duenez, azken Euskobarometroan emandako datuek adierazten dute euskal hiritarren %56k ez nahiko jotzen du Lopezen lana eta % 78k “konfiantza eskasa” edo bat ere konfiantzarik ez du bere Gobernuan. Gerenabarrenak honen inguruan adierazi duenez euskal exekutiboaren jarrerak “miopea ez denarena” izan beharko luke, hau da “autokritika egin ahal duen eta mahai gainean ikusteko moduan dagoenarena”.

Bere hitzetan “egiturazkoa den krisialdiaren aurrean gaude, eta egiturazko neurriak hartu beharko ditugu”. “Jarduera ekonomikoaren bultzadarik ematen ez bada,  ekonomiaren gurpila mugitu ere ez da egingo”; gaineratzeko esan duenez “zerga politika tresna bat da gobernuek  une zehatzetan arazo estrukturalak konpontzeko  aldaketak egiterik izan dezaten”.