Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/09/06

Arabako EAJ-PNVk elkartasuna adierazi dio Daewooko langileriari

Arabako EAJ-PNVk Gasteizko Daewoo lantegian “lanpostuak mantentzeko behar besteko jardun guztiak agortzeko” borondatea adierazi du, eta enpresa honek jaso dituen laguntasun publikoen “kontrol zorrotza” exijitu du. "Zalantzarik gabe laguntasunak itzultzea exijituko dugu edonolako huts egiterik egiaztatzen badugu” iragarri du.

rss Ezagutzera eman

Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez, EAJ-PNVk hurrenez hurren Gasteizko Udalean etaArabako BatzarNagusietan dituen bozeramaileak Daewoo enpresako enpresa batzordeko ordezkariekin bildu dira, enpresa honen zuzendaritzak aurkeztu duen Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurrean langileriarekiko laguntasuna adierazteko helburuarekin.

Urtaran eta Gonzalezek Daewoori exijitu diote “langile taldearekin, hiri eta herrialdearekin hartutako konpromiso soziala betetzea”. “Enpresak ezin du atea kolpe batez itxi eta Gasteiz besterik gabe utzi. Eusko Jaurlaritzarekin bat gatoz  zorrozki jokatu behar dugula EEE horren ingurukoei behatzeko orduan” baieztatu dute. 

EAJ-PNVk Daewooren langileriaren aurreko konpromisoa hartu du, enpresak jasotako laguntasun instituzionalen inguruko informazioa bilatzeko eta “enpresa honek diru laguntasunak emateko baldintzak errespetatu ote dituen egiaztatzeko”. “Zalantzarik gabe, laguntasunak itzultzea exijituko dugu huts egiteren bat egiaztatzen badugu” iragarri dute.