Prentsa Aretoa
2011/09/29
Urtaranek Marotori egotzi dio neurri populistak lehenetsi izana
Gorka Urtaran, Gasteizko udalean EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaileak gaur goizean Arabar hiriburuko alkateari egotzi dio neurri populistak lehenesten dituela hiritargo gasteiztarrak dituen benetako arazoak – langabezia eta bizitza kalitatearen murrizketak- konpontzeko lana egin beharrean. Politika Orokorraren inguruko bigarren Bilkuran, Urtaranek Marotori exijitu dio adostasunerako benetako borondatea izan dezala. “Hitz egin ezazu oposizioarekin, esaguzu zeintzuk diren zure egitasmoak, entzun itzazu gure ekarpenak eta izan ezazu adostasunera iristeko borondate argia eta zintzoa. Legegintzaldi hau politikagintza berriarena izan behar da, adostasunarena, gardentasunarena, hurbiltasunarena eta hiritarren parte hartzearena” azpimarratu du.
Oposizioko buruak alkateari eskatu dio marketinga alboratzea eta proposamen egingarriei ekin diezaiela. “Atzoko diskurtsoan zehaztapen falta izan zen eta soberan egon zen populismoa, PPren gobernuaren lehen egunetan nagusi izan den eta guztiz arriskutsu gertatzen den populismoa” adierazi du Urtaranek. Talde jeltzalearen esanetan, udal gobernu berriaren beste ezaugarri bat da gauzak presaka egiten direla “kasu batzuetan ausarkeria politikora iritsi da , BAI Center lurperatzea eta autobus geltokiaren kokapena aldatzearena kasu”. “Hau guztia-gaineratu du- PP alderdia berehalakotasunetik, epe laburretara begiratzetik eta errentagarritasun politiko eta alderdikoitik abiatzen delako, ondorioei erreparatu gabe”.
Gorka Urtaranek Maroto Gobernuak aurrekontuetan egin dituen murrizketak aipatu ditu, besteak beste gizarte zerbitzuetan, lan arloan, hezkuntzan eta kulturan “EAJren aldetik akordioetara iristeko ezarri genituen marra gorrien gainetik egin dute”. Baliabide gehiago eskuratzeko xedearekin, bozeramaile jeltzaleak ausardia eskatu dio iruzur sozialaren kontra ez ezik, zerga iruzurraren kontra borrokatzeko, hori berreskura baitaitezke diru kopuru esanguratsuak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09