Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/11/09

Olabarria: “Lan merkatuari egiturazko erreformak egin behar zaizkio”

Emilio Olabarria EAJ-PNVk Kongresurako aurkezten duen Arabako hautagaiak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez, ekonomiaren egoera “tamalgarriak” eta krisialdiaren sakontasunak markatutako kanpaina da honakoa. Krisialdi honen “ardura nagusia” PSOEri egotzi behar zaio, bera izan baita azken aldian gobernatu duena “oso gaizki egin baitu lan merkatuan eta bestelako gaietan egin diren egiturazko erreformetan”. Olabarriak baieztatu duenez “langabezi handiagoa eragin dute” .

rss Ezagutzera eman
Olabarria: “Lan merkatuari egiturazko erreformak egin behar zaizkio”

ARGAZKIA JAITSI

"Eta hemen, kostea ordaindu beharko lukeena da lan merkatuan interesatuekin adostu gabeko erreforma  kaltegarriak egin dituena” gaineratu du. 

Bere ustetan, egoera honen aurrean  lan merkatuan “egiturazko erreformak“ egin behar dira eta oraingo 40 kontratu motak hirutan bildu: iraupen zehatza izan dezakeen eta lan bati lotutako kontratua, kontratu egonkorra  eta malgutzeko tresnekin enpresarentzako egoera txarra ematen bada, eta hirugarren bat, hau da, “aldi baterako” kontratua “salbuespen egoerarako eta arrazoi justifikatuarekin“.