Prentsa Aretoa
2011/11/10
Olabarriaren esanetan, Amaiurri ematen zaion botoa “itsuan emandako botoa” da, “proposatzen dutena ezezaguna delako”
Emilio Olabarria EAKk Kongresurako aurkezten duen Arabako hautagaiak baieztatu duenez, hauteskundeotan botoa Amaiurri ematea “itsuan bozkatzea” da, proposatzen dutena ere ez baitakigu. EAJ-PNVk hurrengo legegintzaldirako ezartzen du bakea “sendotzea” eta 2015 urterako Euskadirentzako estatus politiko berria eragitea.
ETBri eskainitako elkarrizketan, Olabarriak hauteskunde hauetara aurkezten den hauteskunde koalizio berria aipatu du, eta esan duenez “egitasmorik ere ez duela”, ez dira hautagaiak ezagutzen eta “dakigun gauza bakarra da autodeterminazio eskubidea defendatzen dutela”.
"Guk besterik ez dakigu, ez dakigu enplegurako,hezkuntzarako eta osasunerako proposatzen dutena. Amaiur, itsuan emandako botoa da, fede-aitortza da, eta zehaztapen politiko eta arrazionaletan baino, emoziotan oinarritzen den erakundearen aurrean, ez dakigu zer nolako adostasuna izan genezakeen eta legebiltzar ordezkaritzarik izango ote duten” azaldu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09