Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/11/11

Olabarriak berretsi du Euskadi eta Espainia arteko "konexioa" arautzeko estatus berria behar dela

Emilio Olabarria EAJ-PNVk Diputatuen Kongresura aurkezten duen zerrenda buruak baieztatu duenez, Euskadik "estatus politiko berria" lortu behar du Espainiarekiko duen Konexioa arautzeko, Gernikako Autonomi Estatutua "amortizatuta" dagoelako.

rss Ezagutzera eman
Olabarriak berretsi du Euskadi eta Espainia arteko

ARGAZKIA JAITSI

Olabarria Gasteizen izan da gaur, EAJ-PNVk foruen inguruan egin duen ekitaldian; bertan ere, Claudio Rodriguez  arabar jeltzaleek Senatura aurkezten duten hautagaia izan delarik.

Olabarriak azpimarratu du EAJ-PNVk Euskadirako estatus juridiko berria lortzeko egin duen apustua, hau 2015 urterako lortu beharko litzatekeelarik. "Autodeterminazio eskubidearen defentsa" bere alderdiaren oinarrizko "funtsa" dela aldarrikatu ondoren berretsi du beharrezkoa dela Euskadi eta Espainia arteko konexioa arautzeko estatus berria.

Bere ustetan, Gernikako Estatutua "amortizatu" egin dute Estatuko Gobernutik, estatutuan aitortzen ziren eskumenak indargabetzen saiatu direnek. Bere ustetan, oraingo Kontzertu Ekonomikoak Euskadiri Espainiakoa baino egoera eKonomiko hobea izatea ahalbidetu dion neurri berean, marko juridiko politiko berria ere onuragarria izango litzateke euskal hiritarrentzat .