Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/12/28

EAJk Gasteizko alkatearen inmigrazio politika salatu du

Gasteizko udaleko EAJren Udal taldeak Javier Maroto hiriko alkateak garatutako inmigrazio politika salatu du. Salaketa honen arrazoia etorri da Norabide, etorkinei harrera emateko zentroa eta Iparraldeko parkeko Herrien Etxea, nazionalitate ezberdineko 15 elkarte eta 400 kide hartzen dituen gunea itxi egin direlako.

rss Ezagutzera eman
Nerea Melgosa (EAJ-PNV)

ARGAZKIA JAITSI

Halaber, PP alderdia kritikatu du “errolda gizarte laguntasunekin eta iruzurrarekin“ lotu duelako. Jeltzaleen esanetan “etorkina kriminalizatzen ari da”.

Nerea Melgosa EAJren taldeak Gizarte Gaietarako duen bozeramaileak prentsa aurrekoan adierazi duenez “benetan kezkagarriak dira PP alderdia hartzen ari den erabakiak”, “bere egunean udal aitzindaria izan ginen etorkinei harrera emateko orduan, eta orain eskubideak murrizten eta murrizten ari gara, gelditu gabe”.